Nik adibide batzuk jarriko nituzke.... |
domingo, 3 de abril de 2011
ZENBAKI BAT ASMATZEKO ERA ERRAZ BAT
viernes, 11 de marzo de 2011
Hau ez da oso zaila.
Nik etxean 10 galtzerdi betz eta beste 10 zuri ditut. Larunbata honetan hitzaldi bat eman behar nuen Donostin eta korrikan atera behar nintzen etxetik. Galtzerdiak ipintzerakoan konturatu nintzen gelako kajoian nituela. Ez nuen nire senarra itzartu nahi eta argia piztu barik hartu behar nituen. Zenbat galtzerdi hartu behar izango ditut kolore bereko bi galtzerdi hartu ditudala ziurtatzeko?
domingo, 27 de febrero de 2011
Oraingoa diruarekin kontuak
Badaukat 9 txanpoi nire poltsikoan, batzuk 1€koak dira, beste batzuk 50zentimokaok eta beste batzuk 20 zentimokoak. 1€ko txanpoi eta 50ko zentimoko txanpoien artean 7 ditut. Eta 50 zentimoko eta 20 zentimoko txanpoien artean 5 ditut. Zenbat euro ditut poltsikoan?
sábado, 19 de febrero de 2011
GURE ESKOLAKO FUTBOL TORNEOA
Seigarren mailako hiru gela (A, B eta C) futbol torneo bat antolatu zuten irakasleen aurka (D). Partida bakoitza irabazi ezkero 2 puntu lortzen zuten, enpatatu ezkero puntu bana talde bakoitzak eta galtzen zuenak punturik gabe gelditzen zen. Benetan harrigarria da gertatu zena, nola da posible talde bakoitzak gol bana sartuta, azken sailkapenean, horrela geratzea:
A = 4 puntu
B = 4 puntu
C = 3 puntu
D = 1 puntu
Zeintzuk izan ziren partiduen emaitzak?
A = 4 puntu
B = 4 puntu
C = 3 puntu
D = 1 puntu
Zeintzuk izan ziren partiduen emaitzak?
viernes, 11 de febrero de 2011
ASTEBURU HONETARAKO BURU HAUTSIA
Espioien pelikuletan bezala, "virus hilkor" bat, Eurpoako hiri batean, 2011ko urtarrilaren 1ean arratsaldeko 5 etan askatua izan da. Egunean kutsadura azalera bikoizten bada eta justu urtarrilaren 31an, arratsaldeko 5etan, Lur planeta guztia kutsatuta egon ezkero, Zein egunetan egongo zen kontaminatuta Lur planetaren erdia?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)